mai 17 Ekonomia
Bihar, maiatzaren 18an hasi eta maiatzaren 20ra arte, Soraluce kooperatiban Soraluce Summit-en aurtengo edizioa egingo dute. Besteak beste, ate irekien jardunaldia baliatuko dute “funtzio anitzeko makina berritzaile bat” aurkezteko, “neurri handikoa eta automatizazio maila handikoa”. Gidatutako tourra ere iragarri dute, makina-erremintaren fabrikatzailearen “azken aurrerapenak eta proiektuak” ezagutarazteko. 60 urte bete ditu Soraluce Kooperatibak aurten eta hori ere ospatuko dute.
mai 12 Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu die Debabarreneko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022ko laguntza-plana. Debegesaren Eibarko egoitzan izan da ekitaldia, eta hogeita hamar enpresa izan dira bertan, programa bakoitzaren xehetasunak ezagutzeko helburuarekin.