Honi buruz

PLAENTXIA.EUS Soraluzek Interneten duen atari komunitarioa da. Webguneak gaurkotasunezko gaiak lantzen ditu. Herritarren parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka: ateak zabalik daude herriko talde, erakunde, norbanako...

Denok gara irakurle eta informatzaile Plaentxia.eus-en. Erabilerraza da Plaentxia.eus. Egitura eta diseinu landuan oinarritutako webgunea da. Software librean dago egina eta DJANGO kudeaketa sistema darabil.

Herritarren zerbitzurako tresna da Plaentxia.eus. Gainera, euskara hutsean idatzitako webgune hau, medio berrietan gure hizkuntza bultzatzeko eta indartzeko erronkarekin jaio da.

Hauexek dira Plaentxia.eus-en helburu nagusiak:

  • 1. Herriko informazioaren sorkuntza eta hedapena.

  • 2. Soraluzetarron topaleku izatea.

  • 3. Euskara bultzatzea eta indartzea.

Helburu horietarako, komunitatearen partehartzea ezinbestekoa da. Plaentxia.eus-en berriemaileak irakurleak eurak dira, Pil-pileaneko kazetariekin batera. Zu zeu, zauden tokian, informazio eta iritzi sortzaile bihur zaitezke. Zuzeneko aportazioekin, edo beste bide batzuetatik jaso dituzun oihartzunak zabaltzen. Gainera, Plaentxia.eus-eko albisteak ez dira albiste soil eta itxiak: albisteoi erantzuteko aukera duzu, informazioa osatzeko, zuzentzeko, eztabaidatzeko.

Parte hartzeko hainbat bide eskaintzen dizkizu Plaentxia.eus-ek: eralbiltzaile izatea, kide egitea, zorion agurrak bidaltzea, agendarako hitzorduak bidaltzea, eztabaidetan parte hartzea, bideo eta argazkiak bidaltzea...