abe 04, 11:14 Ingurumena
Basalgo zentral eolikoaren kontrako taldeak jakinarazi duenez, bihar, barikua, hasiko dira alegazio herrikoiak betetzeko mahaia jartzen kalean. Bost arrazoitan oinarrituko da alegazioa: “Lurralde antolamenduaren araudiarekiko bateraezintasuna” duela proiektuak, “biztanleriaren osasunean eta bizi-kalitatean” eragiten duela, “ingurumen inpaktu kritikoak” dituela. “landa-eremua eta kultura-ondarea pobretzea” dakarrela eta “baliabide eolikoa” ez dagoela “justifikatuta”.
aza 30 Ingurumena
Bihar, astelehena, hitzordua jarri dute Basalgoko zentral eolikoaren kontra batzarra egiteko, 18:30ean, Gaztetxean. Deitzaileek iragarri dutenez, Soraluzen aurkeztuko den alegazio erraldoia landuko dute. Inguruan ere ari dira proiektu horren kontra mobilizatzen. Eibarko Mendiak Bizirik taldeak, esaterako, kontrako 1.100 sinadura batu ditu dagoeneko.