Abisu horia elurragatik, bihar

Ander Gomez 2025eko azaroaren 19a

Argazkia: Amado Lopez de Ipiña.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegunean, hilaren 20an, abisu horia ezarriko da elurragatik. Egun osoan egin dezake 1000 metro azpitik.

Ostegun goizaldean, elur-kota 800-1000 metroan egongo da, eta 10-30 zentimetroko lodierak aurreikusi dira. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, oso ugariak Kantauri isurialdean. Eguerdian, 600-800 metrora jaitsiko da, 1-6 zentrimetro arteko lodierekin, eta 500-700 metrora iritsi daiteke gauean. Egunaren bigarren parte honetan trumoi-ekaitza eta txingorra egin dezake Kantauri isurialdean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.