abe 17, 12:47 Gizartea
Atzo iluntzean, martitzena, herriko lekurik jendetsuenetakoa izan zen Itxaropena Erretiratuen Elkartea. Martitzenero moduan, bingoa izan zuten lehenengo, segidan Gabonetako 50 otar zozketatu zituzten eta amaitzeko, txistor pintxoak partitu zizkieten bazkideei. Mahai guztiak izan ziren bete-beteta.
abe 17, 09:57 Gizartea
Atzo ezkero, martitzena, zabalik daude Gabolatseko zubi berria eta Baltegietako SAPA ondoko errepidea ibilgailuendako. Azken asteotan itxita izan dira biak ala biak, galtzada-harria birjartzeko SAPA eta Baltegieta 22 arteko errepidean egiten ari diren lanengatik, baina dagoeneko hormigonatu dute errepide zati guztia eta erabaki dute Gabonetan, behintzat, horrela laga eta zirkulaziorako zabaltzea. Gabonak pasatutakoan hasiko dira galtzada-harria jartzeko azken lanak.