Gaur eta bihar elikagai bilketa

Erredakzioa 2025eko azaroaren 7a

Gaur eta bihar, elikagai bilketa egingo dute hainbat saltokitan, Dena ematen dugu lelopean. Gipuzkoako Elikagai Bankuaren helburua da pertsonako kilo bat elikagai batzea. Soraluzen, besteak beste, Kooperatiban ari dira elikagaiak batzen, baina eguerdian, kaxak huts samar zeuden oraindik. Dilistak, garbantzuak, fardelak, arroza… batzen ari dira. 

Soraluzetik gertuen, Bergaran du biltegietako bat Gipuzkoako Elikagaien Bankuak eta komunikabideetan esandakoaren arabera, une honetan hutsik daude bertako apalak. Izan ere,  hilero, gutxienez, 3.000 kilo elikagai banatu behar izaten dute. Kopuru hori da gaur egungo hartzaile kopurua kontuan hartuta. 

Gaur eta bihar egingo duten bilketaren helburua  da gipuzkoar bakoitzak kilo bat ematea. 730.000 pertsona inguru bizi gara probintzian; hortaz, kopuru hori kilotan jasotzea da helburua. Iaz 684.000 kilo batu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.