Urteko azken odol ateratzea, eta, omenaldia

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 27a

Argazkian, odol emaile eskuzabalak iazko omenaldian.

Bihar, barikua, 2025eko azken odol ateratzea egingo dute Soraluzen. Halaber, odol ateratzeen ondoren, odola 25, 40 eta 50 aldiz eman dituzten emaileak omenduko dituzte -zerrenda barruan-. Biharko odol ateratzerako txanda hartzeko aukera zabalik dago Gotatanta.eus atarian. Bihar, berriz, goizean har daiteke txanda telefonoz deituta 943 00 78 85 zenbakira.

Bihar, 16:30etik 20:30ak bitartean egongo dira odol ateratzeak egiten Itxaropena Erretiratuen Elkarteko areto nagusian. Hitzordua hartzeko aukera zabalik dago Gotatanta.eus webgunean eta jendea ari da orduak hartzen.

Bestalde, urteko azkeneko hitzorduarekin batera, bihar, odol emaile eskuzabalak omenduko dituzte, hain zuzen ere, odola 25, 40 eta 50 aldiz eman dutenak. Honako hauek:

  • 25 aldiz
  • Juan Carlos Arizaga Etxeberria
  • Federico Cuenca Larreategi
  • Raul Santos Perez
  • Endika Zubizarreta Ariznabarreta
  • 40 aldiz
  • Beroska Zarobe Plazaola
  • 50 aldiz
  • Bittor Laskurain Artolabazal

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.