Azken lekuak emakumeentzako elikadura tailerrean

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 1a

Bihar, abenduaren 2an, eta hurrengo martitzenean, abenduaren 9an, emakumeei zuzendutako elikadura tailerra eskainiko du Mireia Alberdi Bergarako nutrizionistak. Oro har, “mito eta beldur gabeko elikadura” landuko dute, 18:00etatik 20:00etara, Tolarekuan. Bada, Udalak jakinarazi du azken lau leku geratzen direla parte hartu nahi dutenentzat. Parte hartzeko honako helbidera idatzi behar da: yoana@daiteke.com helbidera.

“Pozik bizitzen lagunduko” duen, “eguna indartsu eramaten ahalbidetzen” duen, “goizetan energiarekin jaikitzen lagunduko” duen, norbere gorputza norbere aliatua dela sentitzea ahalbidetuko duen eta oro har, “emakumeentzat osasuntsua” den elikadura izango du aztergai Mireia Alberdi bergararrak bihar eta bihar zortzi Tolarekuan egingo den elikadura tailerrean, oro har, “mito eta beldur gabeko elikadura”.

Ekimenak du izenburua Platerean iraultza morea, emakumeontzat elikadura osasuntsua eta dago antolatuta Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren baitako egitarauan.

Eskola horren baitan beste bi ekimen egingo dituzte urtarrila bukatu aurretik: abenduaren 17an eta 21ean, Gozogintzari buruzko jakintzak eta zaporeak partekatuz izeneko tailerra eta urtarrilaren 29an, Soraluzeko Emakumeon* Topaketa.

Urrian hasita, beste bost ekintza egin dituzte eta oso arrakastatsuak izan dira, adibidez, Xerka ekitaldia eta zoru pelbikoa indartzeko zein kosmetika naturala lantzeko tailerrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.