Domekaz geroztik, Sagar Errekako Gaztandola inguruan bertako 250 zuhaixka gehiago daude. Soraluzeko Baso Biziak elkartearen eta Lurgaia Fundazioaren eskutik egin zuten landaketa, Baso Biziak elkarteak iaz erositako 4 hektareatako lursail batean.
Soraluzetik, Bizkaitik zein Arabatik bertaratutako 30 bat laguneko taldea elkartu zen ekimenaren bueltan, umeak, gazteak zein helduak, eta, udal ordezkariak tarteko ere bazirela.
Landaketa amaitzean, Plaza Barrixan elkartu ziren, Blues Hotsak-en eskutik antolatutako hamaiketakoaren eta swing kontzertuaren bueltan. Bestalde, Blues Hotsak-en harira, asteburu honetan sarrera izango duten kontzertuetan, sarreraren euro bat Baso Biziak elkartearendako izango da.
Baso Biziak elkarteak esan duenez, Gabonak aurretik egingo dute denboraldiko bigarren hitzordua.