Joan den astean zintzilikatu zituzten Gabonetako argiak erdiguneko kaleetan. Bizikale merkatari elkartearen eskutik ekarri dituzte eta elkarteko kide diren saltokien edo negozioen inguruak argiztatuko dituzte Gabonak pasatu bitartean.
Asteon, berriz, Olentzeroren eta Mari Domingiren txabola ipiniko dute Plaza Barrixan, eta baita ere mendi-gainetik ekarriko duten izeia. Ipini eta apaindu, noski. Guztia gertu lagako dute barikuko irekiera ekitaldirako.
Ipuina, txokolatea, musika…
Honako egitaraua iragarri dute:
- 18:00 Amalurraren opariak: Mari Domingi eta Olentzero ipuin kontaketa, Kalebarren 8an.
- 18:30 Galtzagorrien etorrera trikitilariek alaituta, Plaza Barrixan
- Jarraian txabolaren irekiera ekitaldia: Triki Folk taldea, musika eta bertsoak, Plaza Barrixan
- Ostean, Bizikaleko argi piztea trikitilari eta Galtzagorriekin, Plaza Barrixan
- Amaitzeko, txokolate-jana, Kontzejupean