Odol emaile oparoenei aitortza eginez borobildu zuten 2025eko jarduna

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 30a

Barikuan, 2025eko azken odol ateratzea egin zuten Itxaropena Erretiratuen Elkartean eta 30 odol poltsa eraman zituzten soraluzetarrengandik. Ondoren, diploma bana eman zieten odol emaile oparoenei, sei herritarri, eta, aitortza borobiltzeko, elkarrekin afaldu zuten elkartekoak eta odol emaileak. Argazkiak: Soraluzeko Odol Emaileen Elkartea.

Honako herritarrei eman zieten diploma:

  • 25 aldiz
  • Juan Carlos Arizaga Etxeberria
  • Federico Cuenca Larreategi
  • Raul Santos Perez
  • Endika Zubizarreta Ariznabarreta
  • 40 aldiz
  • Beroska Zarobe Plazaola
  • 50 aldiz
  • Bittor Laskurain Artolabazal

2025eko azken odol ateratzea eta urteko omenaldia eginda, Soraluzeko Odol Emaileen Elkartea laster hasiko da 2026ko egutegia prestatzen. Ohi moduan, bi hiletik behin etorriko dira Odol Emaileen Bankukoak odol ateratzeak egitera.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.