Haize ufadei aurre eginez ipini zuten Atxolingo jaiotza

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 9a

Domekaz geroztik, ipinita dago Atxolingo jaiotza eta Gabonak bukatu arte izango da bertan ikusteko aukera. Dozena pasako lagun taldea elkartu zen horretarako, helduak, gazteak zein umeak. Tradizioari eutsita, jaiotzaren trasteak bizkar gainean hartuta egin zuten mendian gora. Abendua izaki, urtero tokatzen zaie gorabeheraren bat eguraldiarekin, aurten, benetan egun haizetsua tokatu zitzaien eta ufadei aurre eginez igo ziren Atxolinera. Hori bai, lanak bukatu ondoren, ondo merezitako hamarretakoa izan zuten Urkia Zelain. Argazkiak: Aitor Gonzalez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.