ARGAZKI ALBUMA

Gustura eta asebeteta 80 urtetik gorakoen omenaldian

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 24a

Barikuan, gustura eta asebeteta etxeratu ziren Itxaropena Erretiratuen Elkartearen eskutik bazkari-omenaldia izan zuten 80 urtetik gorako herritarrak. Menu gozoa eman zieten eta lagun arteko giroan bazkaldu zuten. Omenduek eta haien senideek, berriz, hunkituta jaso zituzten emandako opariak: poema bana, zapia eta txapela.

Barikuko omenduetako bat Emilia Altuna (Soraluze, 1929) izan zen. Hari, zapia eta honako poema oparitu zioten:

Emilita, gaur zure

ibilbidea eta herrian

egin duzun ekarpena

aitortu nahi ditugu.

Eskerrik asko eta

zorionak!

 

Bigarren omendua, berriz, Santiago Garcia (Villanueva de Odra, Burgos, 1933) izan zen; hari txapela eta honako poema oparitu zioten:

Santiago, has sido

ejemplo de trabajo,

cercanía y buen humor.

Gracias por seguir

compartiendo tus experiencias

y tu alegría con todos

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.