Gabonetako otarren zozketa eta erakusketa berria

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 5a

Abenduaren 16an egingo dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean Gabonetako otarren zozketa. Azken urteotan moduan, jan-edan gozoz hornitutako 50 otar zozkatuko dituzte bazkideen artean. Halaber, eguna baliatuko dute ere Santo Tomas eguna ospatzeko eta zozketaren amaieran txistorra pintxo bana emango diete bertaratutako bazkideei. Bestalde, ikusgai dago urteko azken argazki erakusketa.

Itxaropenako bazkideen artean preziatuak izaten dira Gabonetako zozketarako izaten diren otarrak. Bete egiten da areto nagusia, izan ere, lekuan bertan egiten dute 50 otarren zozketa. 17:00etan hasiko da.

Hura amaitzean, aprobetxatuz bazkide asko bertan egongo direla, elkarrekin ospatuko dute Santo Tomas eguna eta txistorra pintxo bana emango diete.

Abenduko argazki erakusketari dagokionez, berriz, aurtengo Gisote Lehiaketako eta 80 urtetik gorakoen omenaldiko argazkiz osatuta dago. Urte amaierara arte izango da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.