Merlinekoak bueltan dira!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia

Ordua zen! Egunotan plaentxia.eus-en artikulua agertu da. Betiko leloa, dena gure onerako omen dela; modua betikoa ere: berba dotoreak, baina daturik ez. 

Eta infografia bitxiaz lagundu gainera, gurearen antzekoa: gurea apokaliptikoa omen zen, eta beraiena etorkizuna. Benetan? Naturari zazpi urtetan libre laga ostean, ez da biologoa izan behar konturatzeko sasiak eta sastrakak falta direla hor. Zein nahi dute engainatu?

Ezkutuan ibili beharrean, orain arte moduan, Merlinekoei eta Soraluzeko Udalari eztabaida publikoa proposatzen diegu (Kultura Arloa eta URA inbitatuta), seriotan eta datu egiaztatuekin.

Eta herriak erabaki dezala zein ibai mota nahi dugun: inposiziorik ez, ERREFERENDUMA!

Gure azken bideoak galdu badituzu, Merlinekoen jarduera salatuz, hemen daukazu aukera ikusteko:

  • Merlinekoek turismoak salbatuko gaituela berretsi dute (2023), sakatu hemen.
  • Merlinekoak proiektuari buruz Europan zabaldutako gezur batzuk ezagutzeko (2024), sakatu hemen.
  • Eta Soraluzeren Plan Hidrologikoa ezagutzeko (URAk prestatua, 2022-2027), sakatu hemen.

Den-denak Merlinen eta URAren datuekin eginda.

Datuak behar ditugu, eta ez ipuinak: DATO MATA RELATO!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.