Bertako 350 zuhaitz landare sartu ditugu Gaztandolako lurretan

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Zapatu goizean, hamabost bat lagun batu ginen Baso Biziak-ek eta Lurgaiak egindako deialdiari erantzunez eta 350 zuhaitz landare sartu genituen elkarteak Gaztandola inguruan eskuratu berri duen lursailean. 

Haritzak, urkiak, sagarminak, basagurbeak, ezkiak, urritzak, ellorri beltzak... Landatu genituen Soraluzeko Baso Biziak elkarteak Gaztandola inguruan (Sagar Errekako bailaran) erosi berri duen 4 hektareako lursailean. Bestela ere, badatoz landare gazteak baina landaketarekin basoa sortzeko prozesua bizkortu eta indartu nahi izan dugu.

Bitxikeri moduan, aipatu nahi dugu, lehen aldiz, Soraluze inguruan gurbitza (abutus unedo) edo udalatza topatu dugula, bi ale, hain zuzen. Berri pozgarria! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.