Baso Biziak elkarteak Batzar Orokorra egingo du otsailaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2025ko urt. 27a, 13:29

Otsailaren 5ean, Soraluzeko Baso Biziak elkarteak urteko Batzar Orokorra egingo du Tolarekua aretoan. Bertan, urteko memoria aurkeztuko da: egindako jarduerak, urteko programaketa, diru kontuak... 

Otsailaren 5ean, datorren eguaztenean, egingo dugu 2024 urteari dagokion Batzar Orokorra, Tolarekua aretoan. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta gai-zerrenda ondorengoa izango da:
  1. Aurkezpena.
  2. Azken urtean egin diren jarduera eta ekintzak.
  3. Denboraldian landatutako zuhaitzak.
  4. Hurrengo denboraldirako programatutako jarduerak.
  5. Elkarteak kudeatutako lursailak.
  6. Egoera ekonomikoa / diru sarrerak eta irteerak, balantzea.
  7. Beste erakunde eta elkarteekin elkarlana eta kooperazioa.
  8. Iradokizunak eta galderak.

Bazkideen parte hartzea eta iritziak ezinbestekoak dira elkartearen funtzionamendu egokia bermatzeko, animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.