Zuhaitz Eguna

Ehunka zuhaitz landatu dituzte Askabeitti inguruko lursailetan

Egoitz Unamuno 2025ko mar. 16a, 12:52

Zapatu goizean, adin ezberdinetako hogeita bost herritar inguru batu ziren Baso Biziak elkarteak, Lurgaiak, Soraluzeko Udalak eta beste hainbat eragilek antolatu zuten Zuhaitz Egunera. Guztira, 250 zuhaitz landare baino gehiago landatu zituzten Askabeittiko parajean, Udalak bereak dituen sailetan: pagoak landatu zituzten iturri ondoko sailean eta askotariko espezieak goraxeago (haritzak, otsolizarrak, gereziondo basatiak, gosrostiak...). Datozen egunetan ipiniko dizkiete babesgarriak, animaliengandik eta sasietatik babesteko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.