Bigarren asteburua greban

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 19a, 09:36

Avanzako langileak Loiun protestan. Argazkia: ELA sindikatua.

Avanza autobus enpresako langileek greba egingo dute asteburu honetan, bigarren aldiz. Aurrekoan moduan, zapatuan eta domekan egingo dituzte lanuzteak eta autobus zerbitzuan gutxienekoek bakarrik funtzionatuko dute. Avanzako Langile Batzordeko ELA sindikatutik esandakoaren arabera, aurreko asteburuan grebak “jarraipen oso altua” izan zuen. Gutxieneko zerbitzuen berri barruan.

Asteburuetako greba mugagabearen bigarrena egingo dute Avanza enpresako langileek etzi eta etzidamu.  Langile Batzordeko ELA sindikatutik esandakoaren arabera “berdin jarraitzen dute”, beraz, zapatuan eta domekan gutxieneko zerbitzuek bakarrik funtzionatuko dute, honako hauek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.