Gora egin du langabeziak

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 9a, 12:05

Kalebarren kalea, gaur, astelehena.

Maiatzeko datuen arabera, Soraluzen handitu egin da langabezia tasa eta martxoko berbera neurtu dute: %11,61. Debabarrenean, oro har, jaitsi egin da, Soraluzen eta Mutrikun igo arren, Eibarren, Elgoibarren eta Mendaron behera egin duelako langabeziak.

Maiatzean, apurtu egin da ordura arte Soraluzeko langabeziak erakutsi duen beheranzko joera. Datuen arabera, 203 langabez kontabilizatu dituzte eta horrek tasa %11,61ean kokatzen du. Azken urteotan moduan, eskualdeko bigarren tasarik altuena du Soraluzek, Eibarren atzetik. Baina, Eibarren, maiatzean behera egin du langabeziak eta Soraluzen, berriz, gora.

Eskualdean segituz, langabezia tasarik baxuena Debak dauka, %4,89koa eta hurrengo baxuena Mutrikurena da, %6,85ekoa.

Hona hemen datuak herriz herri:

 

  • Deba                      129            %4,89
  • Eibar                     1.500          %11,97
  • Elgoibar                   439           %8,23
  • Mendaro                    80           %8,10
  • Mutriku                    180            %6,85
  • Soraluze                  203            %11,61
  • Debabarrena         2.531             %9,78

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.