Otsaileko datuen arabera, Debabarreneko udalerrien artean, Deba da langabezia tasarik baxuena duena, %5,57, eta, Eibar da, berriz, altuena duena, %12,31. Gainera, azken horrek gertu-gertuan dauka Soraluze %12,24koa baita udalerriko langabezia tasa.
Gipuzkoako bi altuenak
Eskualdean, %12tik gorako langabezia-tasa duten herri bakarrak dira Eibar eta Soraluze; gainerakoek %10etik beherakoa dute. Gipuzkoako datuekin alderatuta ere, gorenen daude Soraluze zein Eibar. Azken horren kasuan, 10.000 eta 40.000 bizilaguneko hirien artean lehena da eta Soraluzeren kasuan, lehena da 1.000 eta 10.000 bizilagun arteko herrien arabera. Bigarrena Zumarraga da.
Hona hemen Debabarreneko otsaileko datuak herriz herri:
- Deba: 147 %5,57
- Eibar: 1.543 %12,31
- Elgoibar: 493 %9,24
- Mendaro: 84 %8,50
- Mutriku: 174 %6,63
- Soraluze: 214 %12,24
- Debabarrena: 2.655. %10,26