Erdiak baino gehiagok egin du greba

Ubane Madera Zangitu 2025ko ots. 28a, 11:09

Atzo eta herenegun, Plaentxi Eskolako zein Soraluze BHI Institutuko irakasleen erdiak baino gehiagok egin zuten greba. Eskolan batez beste %60ko jarraipena izan zuen greba deialdiak; apalagoa izan zen, berriz, Institutuan, han batez beste %52ko jarraipena izan zuen.

Azken bi egunotan, Hezkuntza Publikoko unibertsitatez azpiko irakasleak zeuden grebara deituta, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek deitutakoa izan da.

Urtarrilean moduan, oraingoan ere askok bat egin dute deialdiarekin. Baina hori bai, urte hasieran baino jarraipen apalagoa izango du oraingo deialdiak.

Kontuak kontu, Plaentxi Eskolako zein Soraluze BHI Institutuko irakasleen erdiak baino gehiagok bat egin du protestarekin. Plaentxi Eskolaren kasuan, eguaztenean, irakasleen %62,17k egin zuen greba eta eguenean, %59,46k. Institutuan, berriz, eguaztenean, %57ak egin zuen greba eta eguenean, %47ak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.