0 KM KOMERTZIOAK

Etapa berria Elizpen

BABESTUTAKO EDUKIA 2025ko api. 27a, 08:51

Janire Eguren (dentista), Maitane Santos (laguntzailea) eta Igor Palomino (kudeatzailea).

Otsailean negozioa traspasatu zutenetik, Igor Palomino elgoibartarra da Elizpeko kudeatzaile berria eta berarekin batera, profesional talde berriak dihardu lanean: Janire Eguren eta Maitane Santos (elgoibartarrak biak). 

Otsailetik, Igor Palomino elgobartarrak kudeatzen du Elizpe Hortz Klinika. Palominok esperientzia luzea du odontologiaren sektorean. Duela hogeita zazpi urtetik, protesien laborategia zuzentzen du Elgoibarren eta azken urte luzetan, bera izan da Elizpeko protesikoa. "Aurreko jabeak komentatu zidan lagatzera zihoala eta asmoa zuela traspasatzeko. Orduan, nik kontsultatu nien aurrez ezagutzen nituen bi langileei eta haien baiezkoa jaso ostean, erabaki nuen klinikaren ardura hartu eta etapa berria abiatzea”.    

Lan-talde berria

Etapa berrian lantaldea osatuko duten profesionalak, Janire Eguren dentista eta Maitane Santos laguntzailea, ezagunak dira Soraluzen, duela urte batzuk Elizpen lan egindakoak baitira. Palominoren esanetan “profesionaltasun eta gizatasun handiko pertsonak dira eta oso lan-talde potentea osatzen dute”.  Janire eta Maitanek ere gogotsu abiatu dute etapa berria: “Oso gustura gaude berriz elkarrekin, Elizpen eta Soraluzen gaudelako. Herri honetako jendea oso gertukoa da eta hasierako aste hauetan oso harrera ona jaso dugu. Bagenekien hemen ondo egongo ginela eta eman genion baiezkoa Igorri".   

Digitalizazioa eta gailuak mina gutxitzeko

Palominok azaldu duenez, klinikak odontologia, inplantologia eta ortodontzia zerbitzuak eskainiko ditu, baina etapa berriarekin batera, hainbat berrikuntza ere ezarri dituzte. Batetik, bezeroen datu-basea digitalean antolatu dute eta ondorioz, bertatik kudeatzen dute pertsona bakoitzaren historiala. Bestetik, odontologia tresna berriak ezarri dituzte garbiketak ultrasoinuen eta ur epelarekin bitartez egiteko eta horrela mina gutxitzeko eta endodontziak zehaztasun handiagoz bideratzeko. “Bezeroarekiko arreta asko zaindu nahi dugu”, zehaztu du.     

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.