Apirileko datuen arabera, Eibarrek bakarrik gainditzen du %12ko langabezia tasa Debabarrenean. Gainerako udalerri guztiek hortik beherakoa dute, baita Soraluzek ere.
Soraluzeri dagokionez, martxoan ere neurtu zuten %12tik beherako tasa, baina apirilean beste koska bat beheratu eta ia-ia %11ko tasara ailegatu zen, hain justu, %11,04koa izan da apirileko langabezia-tasa.
Behera hiru herritan
Gainerako udalerriei dagokienez, langabeziak behera egin du Deban, Mendaron eta Mutrikun; berdin mantenu da Eibarren eta gora egin du, berriz, Elgoibarren.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba: 135 %5,12
- Eibar: 1.550 %12,37
- Elgoibar: 487 %9,13
- Mendaro: 83 %8,40
- Mutriku: 179 %6,82
- Soraluze: 193 %11,04
- Debabarrena: 2.627 %10,16