Maiatzaren 3an sinadura bilketa orokorra; maiatzaren 7an, sinadura bilketa horrek Gipuzkoan izandako erantzunaren berri emango dute eta maiatzaren 15ean, Herri Ekimen Legegilearen alde batutako sinadura guztiak entregatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean.
Horretarako, manifestazioa egingo dute Gasteizen eta dei egin dute parte hartzeko, “Gasteizko kaleak mukuru betetzeko inoiz baino gehiago izan behar dugu hara joango garenak”, esan dute.
Herri Ekimen Legegilearen bitartez lortu nahi dutena da gutxieneko pentsioak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea.
Ildo beretik, asteleheneko elkarretaratzean, salatu zuten Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (AIReF izenekoak) “nahiko” bat eman diola Espainiako Gobernuari pentsioekin lotuta, “eta ez du eskatzen gastuak murriztu edo diru-sarrerak handitzeko berehalako jarduerarik”.
Pentsiodunen mugimenduak ez du partekatzen diagnostiko hori, besteak beste, adierazi baitute “kalitatezko enplegua sortzeko eta soldatak eta kotizazioak hobetzeko neurri eraginkorrak ezartzea” dela “Pentsioen Sistema Publikoaren bermea”.
Azkenik, beste bi mobilizazio babestuko dituztela ere eman zuten aditzera herenegun; batetik bihar, Maiatzaren 1aren, Langilearen Nazioarteko Egunaren harira egingo diren mobilizazioak eta bestetik, maiatzaren 8an, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako Poesia Lehiaketa.