0 KM KOMERTZIOAK

'Barberia Abdelah' zabaldu dute Galipot kalean

Ubane Madera Zangitu 2025ko eka. 24a, 13:18

Atzo, astelehena, zerbitzu berria inauguratu zuten Galipot kalean: Abdelah Bizartegia. Negozioa, Abdelilah Abdelhadik zabaldu du. Abdelhadi 2005etik bizi da Soraluzen eta kontatu duenez, orain dela sei urte gizonezkoentzako bizartegia zabaldu zuen Eibarren eta ikusita hara Soraluzeko jendea joaten zaiola, erabaki du bigarren bizartegia zabaltzea Soraluzen. Atzo inauguratu zuten eta aurrerantzean egunero izango da zabalik.

Lagunak eta bisitariak jan-edanarekin gonbidatuz zabaldu zituen ateak Abdelah Bizartegiak, atzo, astelehena, 20:00etan . Lehenago ere, lokal berean ile-apaindegia zegoen eta Abdelhadik lehengoari ukitu txiki batzuk eginda atondu du berea, bere estilora.

Gaur, martitzena, 09:30ean zabaldu ditu ateak eta aurrerantzean ondorengo ordutegiarekin funtzionatuko du: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00. Zerbitzua edozein adinetako mutilei zuzenduta egongo da eta ilea mozteaz gain, bizarra kentzeko zerbitzua ere eskainiko du. Txanda hartzeko telefonoa: 643 35 34 01. 

Abdelhadi marokoarra da jaiotzez, (1990) baina 2006tik bizi da Soraluzen, gustura antza, ze berak dioenez, “hemen erretiratuko naiz”.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.