Jaitsi egin da langabezia

Ubane Madera Zangitu 2025ko uzt. 3a, 12:21

Ekaineko datuen arabera, behera egin du langabeziak Soraluzen eta baita Debabarrenean ere. Herriari dagokionez, %11,27ko tasa kontabilizatu zuten ekainean, maiatzeko %11,61arekin alderatuta. Debabarrenean, berriz, herri guztietan egin du behera Deban izan ezik.

2025eko orain arteko bigarren langabezia tasarik baxuena laga du ekainak Soraluzen, %11,27koa -baxuena apirilekoa izan zen, %11,04koa-. Kopurutan, 197 langabe kontabilizatu dituzte.

Herriko datuak bat datoz Debabarreneko joerarekin, Deban izan ezik gainerako herri guztietan jaitsi egin baita langabe kopurua ekainean. Oro har, udako hilabeteek datu onak ematen dituzte langabeziarekin lotuta eta oraingoan ere horrela izan da.

Segidan ikusgai herriz herriko datuak:

 

  • Deba                  135          %5,12
  • Eibar               1.467        %11,71
  • Elgoibar              445         %8,34
  • Mendaro               74         %7,49
  • Mutriku                164        %6,25
  • Soraluze             197       %11,27
  • Debabarrena.    2.482       %9,59

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.