0 KM KOMERTZIOAK

Izagirre Igeltseritza Sagarrerrekara aldatu da

BABESTUTAKO EDUKIA 2025ko mar. 10a, 15:00

Ekaitz eta Jesus Izagirre Igeltseritzako langileak estreinatu berri duten Sagarrerrekako lokalaren aurrean.

Izagirre Igeltseritzak jakinarazi duenez, aurrerantzean, Sagarrerrekan izango du bere egoitza nagusia. Orain arteko biltegia txiki gelditu eta gero, igeltseritza zerbitzuak 200 metro karratu pasatxoko lokala egokitu du auzorako sarreran dagoen lantegiaren lehen solairuan (Sagar Erreka 2, barrenekoa). Lokala Odri Leihoak eta Ateak zerbitzuarekin elkarbanatuko du. 

Izagirre Igeltseritzak 55 urtetik gorako esperientzia du sektorean. Era guztietako igeltseritza lanak egiten ditu: eraikinak zaharberritu, eraikin berriak eraiki eta edozein motatako eraikuntza proiektuak diseinatu eta inplementatzen ditu, beti ere, bezeroaren beharretara egokituta. Gertuko tratua, profesionaltasuna eta kalitatezko emaitza ditu bere ezaugarri nagusi. 

Izagirre Igeltseritzak eskerrak eman nahi dizkie Soraluzeko eta ingurutako bezero guztiei, urtez urte eskaintzen dioten konfidantzagatik.