2022 ots 11 Soraluze
Iazko urrian azalera handiko saltokietan egin zuen moduan, eskualdeko saltoki txikietan gaikako bilketarekin duten konpromisoa neurtuko du Debabarreneko mankomunitateak. Aste Santura bitartean, hiru bisita egingo diete herri guztietako elikagai sektoreko saltokiei: lehena ekimena azaltzeko eta beste biak birziklapen ohituren jarraipena egiteko.