Balorazio positiboa egin dute Bizikale elkartetik, maiatzaren hasieran salgai jarri zituzten 500 bonu bikoitz guztiak dagoeneko agortu izanagatik.
Eskaintza hasi zenean, maiatzaren 7an, motel hasi ziren herritarrak bonuak erosten, baina maiatzaren 16tik aurrera, (atzo) pertsona bakoitzeko 10 bonu erosteko aukera zabaldu, eta berehala agortu ziren bonu guztiak.
Urrian berriro
Hori ikusita, urrian berriro ere erosketa-bonuak plazaratuko ditu, ezustekorik ezean, Bizikale merkatarien elkarteak. 40 euro ordainduta 50 euro gastatzeko aukera eman dute bonu horien bitartez.