17:00etan zabaldu zuten atzo, barikua, Bizikale Azoka; jende gutxirekin hasieran, apurka-apurka animatzen joan zen giroa. Moda desfilerako, hori bai, bete-beteta zegoen Plaza Zaharra, nahiz eta euria gogortzen hasi justu orduantxe. Edozelan ere, herriko modeloak alfonbra gorrira irteteaz bat berotu zen plazako giroa, izan ere, modeloek dena eman zuten Bizikalaren pasarelan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.