Dagoeneko salgai daude irailaren 13an Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoek kiroldegiko frontoian eskainiko duten Borobilean ikuskizunerako sarrerak. Emanaldia, Bizikalek antolatu du, Soraluzeko merkatarien elkarteak.
Guztira, 650 sarrera jarri dituzte salgai, baina Bizikalekoek espero dute “laster batean” salduko direla guztiak. Horregatik, gomendatu dute sarrerak lehenbailehen erostea salgai dauden bi komertzioetako batean: Mendizabalen edo Iratxon.
Plaentxia.eus-ek zozketa jarri du martxan, bertan izena ematen dutenen artean lau sarrera zozkatzeko.