Barikuan, Local Friday

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 24a, 12:53

Bizikale Merkatari Elkarteak azoka antolatu du barikurako. Local Friday izenarekin, herriko hainbat saltokik Plaza Zaharrera eramango dute euren eskaintza, 10:00etatik 20:00ak arte. Beherapenak iragarri dituzte eta horrez aparte, egindako erosketen artean, 20 euroko bost bonu zozkatuko dituzte.

Barikuan, ohiko saltokietan barik, Plaza Zaharreko karpan izango dira honako saltokiak: Triskel, Lilura estetika zentroa, Iratxo Goxo-denda, Criado frutategi eta urdaitegia, Belarrak, Ehuneko denda eta Mendizabal okindegia. 

10:00etatik 20:00ak arte etenaldirik egin barik izango dira bertan eta “deskontu esklusiboak” iragarri dituzte. Local Friday azoka musikaz girotuta izango da, hori bai, aurten pintxo barik, pandemia dela-eta. 

Bestalde, Bizikalek iragarri duenez, azokan egindako erosketen artean 20 euroko bost bonu zozkatuko dituzte. Zozketa 19:30ean izango da eta saria eskuratzeko bertan egotea nahitaezkoa izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.