Duela urte batzuk hasitako elkarlan bideari jarraipena emanez, "Gure elkartean be euskaraz bai" lankideetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko hainbat elkartek.
Aurtengoan 5 elkarte berri gehitu dira hitzarmenera; horrenbestez 13 dira gaur egun Udalarekin hitzarmena duten elkarteak
Hitzarmenaren helburua elkarteen eguneroko jardunean (Akta, bilera, inprimaki, errotulu...) euskararen presentzia handitzea da, elkarteak berak modu boluntarioan hartzen dituen konpromisoak aurrera eramanez.
Udalak proiektua garatu ahal izateko laguntza teknikoa eskaintzen die elkarteei, egitasmoaren koordinazioa, hizkuntza aholkularitza, itzulpenak eta euskarazko material informatikoa, hain zuzen ere.
Proiektuaren koordinazioaz Pil-pilean Euskara Elkartea arduratzen da.
Ondorengoak dira egitasmoarekin bat egin duten elkarteak: Allegro, Arrano, Mahastia, Ibai Eder, Lagun Maiteak, San Inazio, Arriogain, San Andrespe, Musika Eskola, Bizikale Elkartea, Itxaropena Jubilatuen Ekartea, Atxolin Guraso Elkartea, Keixeta Guraso Ekartea.
Elkarte hauetako ordezkariak udaletxean izan ziren joan den astean, hitzarmenari jarraipena egiteko urtero egiten den batzarrean.