Pello Reparazen 'Xiberutikan Mendebaldera' kantuarekin egingo da Korrika

Ubane Madera Zangitu abe 11 Euskara

Pello Reparazek konposatutako Xiberutikan Mendebaldera kantuak musikatuko du aurtengo Korrika. Kantuan, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena kantari nafarrek ere abesten dute eta bideoklipean ere azaltzen dira Reparazekin batera. Gaur, eguena, aurkeztu dituzte kantua zein bideoklipa Agoitzen. 

Abenduaren 19tik aurrera Barrena astekaria eta Barrena.eus webgunea kalean

Erredakzioa abe 07 Euskara

Eguaztenean Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak Barrena komunikazio proiektua aurkeztu zuen Kalebarreneko lokalean, hainbat herritarren artean. Tartean ziren Pil-pilean aldizkariaren sortzaile, zutabegile, kolaboratzaile, udal ordezkari eta hainbat euskaltzale.