Korrikalariak

21 eragilek eroango dute Korrikaren lekukoa Soraluzen

Egoitz Unamuno 2024ko mar. 15a, 10:44

Korrikaren lekukoa eroango duten ordezkariak.

Atzo arratsaldean, Korrika Batzordeak petoak banatu zizkien eguaztenean Soraluzen lekukoa eroango duten hogeita bat eragileen ordezkariei. Ikus jarraian sei kilometroen eta eragileen zerrenda osoa: 

[1526 KM - 11:13]

  1. EH Bildu (Unamuno lantegia baino lehenxeago)
  2. Sortu (Industrias Placencia)

[1527 KM - 11:20]

  1. Soraluzeko Udala (Mendiola industrialdeko zubi parean)
  2. AEK (Sagar errekako zubipean)
  3. Soraluce S.Coop. (Mendiola industrialdean Numator parean)

[1528 KM - 11:26]

  1. Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea (Mendiola amaieran, Elesa parean)
  2. Musika eskola + Abesbatza (Ezozibideako aldapa azken etxea)
  3. Harrera elkartea (Gabolats buruan, 1. zebrabidea)
  4. Mendi taldea (Estaziño-Etxaburueta bidegurutzea)
  5. Urrats dantza taldea (Estaziño kalean, igogailuaren parean)

[1529 KM - 11:33]

  1. Marras irristaketa taldea (Bidegorriaren hasiera)
  2. Arrano elkartea (Olako zubia)
  3. Pelota taldea (Errekalde 14)
  4. Itxaropena (Errabal 12)
  5. Atxolin guraso elkartea (Gila taberna)
  6. Soraluze BHI (Plaza Zahar hasiera)

[1530 - 11:39]

  1. Futbol taldea (Gabolatzeko zubia)
  2. Keixeta guraso elkartea (Ezoziko biribilgunea)
  3. Gure Esku (Mendiola industrialdeko zebrabide gorria)

[1531 - 11:46]

  1. Bizikale elkartea (Alkideba)
  2. EAJ (Ansolako zubia)

Bestalde, Korrika batzordeak jakinarazi du petoak eta banderolak Iratxo goxodendan daudela salgai.