Eguerdian pasatu da 23. Korrika Soraluzen eta jendetzak jarraitu dio ibilbide osoan. Momenturik jendetsuena eta hunkigarriena lasterketa herriaren erdialdetik pasatu denekoa izan da, zahar, heldu, gazte eta ume batera sartu direnean euskararen aldeko lasterketara. Oharra: Azpian Korrikako antolakuntzak herriaren erdiardean grabatu eta X sarean publikatu dituen bideoak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.