23. Korrikaren kanta aurkeztu dute Eibarren: 'Harro Herri'

Erredakzioa 2023ko abe. 12a, 08:00

Eibarren ondu dituzte martxoaren 14an hasiko den 23. Korrikaren kanta eta haren bideoklipa, 'Harro Herri' izenekoa; eta, Eibarko Juan Gisasola musika eskolan aurkeztu dituzte.

Maite Arroitajauregi Aranburu 'Mursego'-ren gidaritzapean sortu dute 'Harro Herri' abestia. Arroitajauregi berak eta Korrikako arduradun Ane Elordik hartu dute parte abestiaren aurkezpen ekitaldian. Eibarko Juan Gisasola musika eskolako irakaslea den Arroitajauregik bere ikasle izandako neska-mutil batzuekin batera kantatu du abestia, eta sormen prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu gero. (informazio osoagoa etakito.eus Eibarko atarian)

Hamar gau eta 11 egun izango ditu aurtengo Korrikak eta 'Harro herri' lelopean gurutzatuko du Euskal Herria, martxoaren 14tik 24ra bitartean. Irunen hasi eta Baionan bukatuko da.