Bihar banatuko dituzte Errigoraren produktuak Soraluzen

Bihar, barikua, ailegatuko dira Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuak Soraluzera eta aurreikusi bezala, eskatzaileek Gaztetxean jaso ahalko dituzte arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean. 

Guztira, 44 plazentziatarrek eskatu zituzten martxoan Errigoraren produktuak eta 14.594 euroko ekarpena egin diote hizkuntzaren eta bertako nekazal jardunaren alde egiten duen herri ekimenari. 

Eskatzaileek bihar arratsaldean jaso ahalko dituzte martxoan eskatu zituzten produktuak, Gaztetxean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, bertan izango den boluntario taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.