Martxoaren 13an amaitu zen Nafar hegoaldeko eta erdialdeko produktuak eskatzeko epea eta Errigorako antolakuntzak jakinarazi duenez, aurtengo kanpainaren bidez, Nafar hegoaldeko uzta 10.000 eskatzaile ingururi heldu zaio, 127.000 litro olio eta 26.000 lote inguruko banatu dituzte, iazko datuak hobetuz. Antolatzaileak gustura agertu dira emaitzarekin: "Gero eta gehiago gara. Elikadura burujabetzara bidean goaz", adierazi dute.
Produktuak herrira
Soraluzen 44 herritarrek egin dute eskaera (iaz baino hamar gutxiagok) eta eskatutakoak herrian bertan jaso ahalko dituzte maiatzaren 17an (barikua), arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, Gaztetxean.
Hurrengo kanpaina udazkenean egingo dute eta orduan, olioaren eta loteen ordez, saskiak eskatu ahalko dira.
Zozketa
Bestalde, martxoan zozkatutako Errigorako bi saskiek badituzte irabazleak: Arrate Espilla eta Nerea Atxotegi. Zorionak!