Errigoraren Eskutik eskura kanpainak 9.000 eskaera baino gehiago izan ditu Euskal Herri osoan eta antolakuntzak bere eskerrona eta zoriona adierazi dizkie kontsumitzaileen helarazi dien oharrean: “Mila esker, bihotzez, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko uztari 9.000tik gora sukaldetako atea zabaltzeagatik. Eta, era berean, zorionak uzta jasotzearekin erein ere egingo baitugu: kontsumitzaileen partetik jasotako babes izugarria ekoizpenaren eremuan pausu berriak emateko akuilu izango da”.
Horrekin batera, antolakuntzak ekoizle, boluntario eta kontsumitzaileen jarrera “kitzikagarria” goraipatu du: “Urtetik urtera handiagoa da Errigoraren komunitatearen dirdira. Baina ez gero eta gehiago garelako soilik, baizik eta urtetik urtera kitzikagarriagoa delako gure ekoizleen adorea, gure boluntarioen kemena eta gure kontsumitzaileen konpromisoa. Biba gu!”.
Herrian 54 eskari
Soraluzen 54 pertsonak edota familiak eskatu dituzte Errigorako produktuak, batez ere, olioa, zainzuriak, pikillo piperrak eta orburuak. Guztira, 14.894 eurokoa izan da eskari osoaren balioa (iaz baino %9 handiagoa).
Soraluzetarrek maiatzaren 12an jaso ahalko dituzte eskatutakoak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Gaztetxean.
Zozketa
Martxoan, Plaentxia.eus-ek Errigorako bi sari zozkatu zituen eta irabazleak Maite Iñurrieta eta Lina Olaizola izan dira. Guztira 156 herritarrek parte hartu dute zozketan.