Iazko urteko jarduna jasotzen duen bideoa ikusiz hasi zuten batzarra.
Ondoren, 2024ko asmoen berri eman zuen elkarteko koordinatzaileak: besteak beste, Ametserantz hausnarketarako parte hartze prozesuaren emaitza aurkeztu zuen lehenik, adieraziz "hazitakoa ontzeko garaia" dela, egiten dena hobeto egiteko lanari ekingo diotela; udazkenean hasita, herri mailan egingo den Euskararen Plan Estrategikoan gidaritzan arituko da elkartea, Udalarekin eta aholkularitza enpresaren batekin batera; Kukumixon ideia berriak martxan jartzeari ekingo diote; Euskaraldia prestatzen hasiko dira eta hizkuntza aniztasunari lotutako "Mila eta hamaika ipuin" proiektua abiatuko dute, Udalarekin batera; komunikabideetan bailaratze prozesuarekin jarraituko dute.
Arlo ekonomikoari dagozkien azalpenak eman zituzten; iaz urtea parra bukatu zuen elkarteak eta aurtengo aurrekontuari erreparatuta, 2024an ere urtea berdintsu bukatzea espero da.
Azkenik, azaldu bezala, Zuzendaritza Batzorde berrirako hautagaiak aurkeztu ziren eta bi urteko indarraldia izango du haien izendapenak.