Martxoaren 20an, eguaztena, goizeko 11:00ak aldera pasatuko da 23. Korrika Soraluzen, Harro Herri leloa lau haizetara zabalduz. Hori dela eta, urtarrilean, Korrika Batzordea eratu zen, herriko talde eta erakundeetako ordezkariekin, AEKrekin batera, euskararen aldeko lasterketari egin beharreko harrera prestatzeko.
Gaur, astelehena, bigarren aldiz batuko da Batzordea eta hainbat zeregin izango dituzte eskuartean: antxitxika egingo duten taldeen zerrenda osatu eta hurrenkera zehaztea, kultur ekimenen egitaraua osatzeko proposamenak jasotzea eta kilometroen salmenta.
Batzordea arratsaldeko 19:00etan batuko da AEKren euskaltegian (liburutegiaren parean).