Liburutegiko sarreran, kiroldegian ari dira saltzen erosketa bonuak Bizikale Merkatari Elkarteko kideak. 10:00etan hasi dira eta 12:30erako 60 bonu baino gehiago saldu dituzte. Guztira, 400 bonu daude eta agortu arte edo asko jota, abenduaren 14ra bitartean egongo dira saltzen. Nortasun Agiri bakoitzeko, asko jota, bi bonu erosi ahal izango baita.
Bi bonu mota eros daitezke. Batetik, zerbitzu-merkataritza bonuak daude. 20 euro ordaindu eta 30 euro gastatu ahal izango dira herriko 30 denda, ile-apaindegi, aholkularitza edo bestelako komertzio eta zerbitzuetan.
Bestetik, ostalaritzarako bonuak daude. 10 euro ordainduta 15 euro gastatu ahal izango dira herriko zazpi tabernatan.