Zenbaki errealak jakin barik, Bizikaletik dagoeneko baloratu dute izotz pista ekartzeko apustua egin dutela eta ez dela ondo irten. Espero zituzten, gutxienez, 100 bat ume egunero. Gipuzkoako bestelako udalerrien antzera, Ordizian, adibidez, ilarak izan dituzte.
Bestalde, Bizikalerekin segituz, gaur, martitzena, da Bizikaleren Gabonetako otarraren zenbaki irabazlearen jabea azaltzeko azkeneko eguna. 3.350. zenbakia irten zen abenduaren 31n egindako zozketan, baina oraindik ez da hura azaldu. Bada, gaur azaltzen ez bada, bigarren zozketa egingo dute bihar.