KLB6, Kooperatiba eta Fanny mertzeriaren jantziak erakutsi zituzten Plaza Zaharra jendez beteta zela. Alfonbra gorriaren glamourra baliatuz, herriko merkatarien aldeko aldarria izan zen atzo iluntzekoa.
Arratsaldean, hainbat merkatarik postuak jarri zituezten euren zerbitzuen berri emateko: KLB6, Soraluze Kooperatiba, MGS/Kontulan, Iratxo Goxotegia, Belarrak, Triskel, Mabel ile-apaindegia, Lilura Estetika, Mapfre, Aritz Laskurain osteopata, Todo a Cien, Gabolatseko Estankoa eta Autoservicio Amparo, Mendizabal Okindegia, Fanny Mertzeria.
Egun arrakastatsua izan zen atzokoa. Beste behin, merkatariek erakutsi zuten herriari bizitasuna emateko duten ahalmena. Orain, herritarren esku dago herriko merkatarien alde egitea eguneroko ersoketetan.