Bonuak Soraluzeko 35 saltokitan eta tabernatan gastatu ahalko dira, ekainaren 18ra bitartean. 25 euroko bi bonu datoz txartel bakoitzean, hori horrela, 25 euroak batera (edo hortik gora) gastatu beharko du pertsona bakoitzak.
Bestela esanda, 20 euroko gastua egiten duenak ez ditu bost euro bueltan eskuratuko. Aldiz, 30 euroko gastua egiten badu, posible izango du 25 euroko bonuarekin ordaindu, eta bost euro gehiago dirutan ipini.
Hamar bonu batera
Maiatzaren 16ra bitartean, nortasun agiria erakutsita, edo errolda agiria erakutsita, bizilagun bakoitzak bonu bakarra eskuratu ahalko du (25 euroko bi). Maiatzaren 16tik aurrera, berriz, nortasun agiri edo errolda agiri bakoitzeko hamarna bonu eskuratu ahalko dira.
Eskaintza indarrean egongo da harik eta bonuak agortu arte. Eta atzo dagoeneko hasi ziren bonuak saltzen. Bizikale elkartearen eta Soraluzeko Udalaren arteko ekimena da berau, bertako kontsumoa bultzatzen laguntzeko.
Bonuak non
Honako saltokietan eta tabernetan erabili ahal dira bonuak:
Tabakoak; Lilura estetika; Mapfre; Txoko taberna; Juan Mari arrandegia; Arrano taberna; Iratxo Gozotegia; Elizpe Hortz Klinika; Txurruka jatetxea; Armendia jatetxea; Marimar harategia; KLB6; Iñarra harategia; Criado frutadenda; Kooperatiba elkartea; Etxabe harategia; Belarrak; Bolintxo okindegia; Kontulan aholkularitza; loteria administrazioa; Bolia taberna; Josu bitxitegia; Marisa ileapaindegia; Todo a 100; MGS aseguruak; Txuritxu gozotegia; Triskel; Benito Altzariak; Ainhoa ileapaindegia; Batzoki jatetxea; San Andres iturgintza; Fanny mertzeria; Aritz Laskurain; Mabel ileapaindegia eta Autoservicio Amparo.