KLB6 moda saltokiko, Kooperatibako eta Fanny Mertzeriako jantziak Plaza Zaharreko pasarelan erakutsiko dituzte.
Bonoen zozketa
Gogoan izan desfilea baino lehen azoka zabalduko dutela, 18:30ean Plaza Zaharrean, 15 bat saltokirekin. Eta bertan erosketaren bat eginez gero, Bizikale Merkatarien Elkarteak zozketatuko dituen 50 euroko erosketa-bonoen zozketan parte hartzeko txartela eskuratuko da.
Hain justu, bi zozketa egingo dituzte: bata 20:30ean, eta bestea 22:30ean.