“Helburua da herritarren artean plastikozko poltsen erabilera murriztea. Urteak daramatzagu plastikozko poltsak ez erabiltzeko ahaleginak egiten; telazko poltsak eman izan duenik eta aurten ere oparitu duen saltokirik ere bada, hain justu, herritarrek plastikozko poltsak ez ditzaten erabili; baina askok jarraitzen dituzte erabiltzen. Hala, bide horretan, plastikozko poltsak kobratuz gero gutxiago erabiliko direla uste dugu”.
Horrela erabaki zuten Bizikale elkarteko ordezkariek astelehenean egindako batzarrean eta horrelaxe jardungo dute, bada, urtarrilaren 25etik aurrera.