Eguerdian, Bizikale elkarteak oihalezko poltsa berriak aurkeztuko ditu

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 22a, 08:55

Bizikaleren poltsa berriak.

Gaur, barikua, Bizikale merkatari elkarteak atera dituen oihalezko poltsa berriak aurkeztuko dituzte, eguerdian, Plaza Berrian. “Bizitzen ari diren une zailak direla-eta” erabaki dute herriko merkataritzari eta ostalaritzari bultzada emateko kanpaina abiaraztea. Aurkezpen ekitaldian bertan izango da poltsak erosteko aukera.

Gaur, 12:00etan, Etxean baino hobeto inon, HERRIAN EROSI leloa duten oihalezko poltsak aurkeztu eta salgai jarriko ditu Bizikale merkatari elkarteak. Plaza Berrian egingo dute haien aurkezpen ekitaldia, eta bertan izango dira elkarteko zenbait bazkide poltsak saltzen.

Salgai

Poltsok Tote Bags izenarekin bataiatu dituzte. Gaurko aurkezpenaren ondotik, arratsaldean bertan jarriko dituzte salgai herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan, besteak beste.